Jednak się nie przyda? Nic nie szkodzi! U nas możesz zwrócić towar do 30 dni
Bon prezentowy to zawsze dobry pomysł. Obdarowany może za bon prezentowy wybrać cokolwiek z naszej oferty.
30 dni na zwrot towaru
Album poetikoa, eguneroko errealitateari beste modu batez begiratzendiona. Normalean, hodeiak eta euria tristeziarekin eta umoretxarrarekin lotzen dira, baina, hemen, baikortasunerako etafantasiarako ate dira: kalean nahasten diren koloretako euritakoak,hezetasuna ospatzen duten barraskiloak, berriz berdatzen direnarbolak... Kontakizun labur honen narratzailearentzat festa dira eguneuritsuak: aitak autoz eramaten du eskolara, eta, putzuetan,plisti-plasta ibiltzen da eta alegiazko arrainak harrapatzen ditu.Oreka egokia dago testuaren eta irudien artean. Kontakizunarenlirismoak eta hitzak eta irudiak inguratzen dituen giro magikoakirakurleen enpatia eta bihotza pizten dituzte. Eta egun euritsuetakoargi ahula izaten bada ere, egileak kolorez eta kontrastez bete nahiizan ditu liburu honetako orrialdeak. Liburuari poza dario, eta garbidago gonbita: eguraldia txarrean eta nekeetan, irria ezpainetan.