Jednak się nie przyda? Nic nie szkodzi! U nas możesz zwrócić towar do 30 dni
Bon prezentowy to zawsze dobry pomysł. Obdarowany może za bon prezentowy wybrać cokolwiek z naszej oferty.
30 dni na zwrot towaru
Adiskideak gara? aurreirakurleei eta lehen irakurleei zuzendutakoalbum bat da, ume baten eta hartz baten arteko adiskidetasunareneraikuntzaz diharduena: printzipioz, bi pertsonaia oso desberdinak,baina osagarriak izan daitezkeenak elkarri lagunduz gero.Anabel Ferna?ndez Rey-k bi zatitan banatu du obra, bi protagonistekeguneroko egoeren aurrean dituzten ikuspuntuak, desirak eta beharrakerakusteko. Zenbaitetan, gustuko ez ditugun edo lana ematen digutengauzak egin behar ditugu besteei laguntzeko, baina horrelaxe erakusten da benetako adiskidetasuna: eskaintze gisa, lankidetzatik,eskuzabaltasunetik eta egoismorik gabe. Izan ere, zailtasunetanelkarri lagunduz indatzen baita lotura afektiboa. Ez baitu axolafisikoki zein desberdinak garen edo zein gaitasun ezberdin ditugun.Testuak eta irudiek elkarrekin solasean dihardute liburuan, ikusizkoatalak gutxienez idatzizkoak adinako pisua izateraino ? orrialdebikoitz mutuetan-, eta horrela zabaldu egiten da irakurketa askotariko interpretazio eta ondorioetara. Pertsonaien arteko solasa hitz etakeinuen bidez eratzen da: batak bere desirak hitzez adierazten ditueta bestearen erantzuna bere adierazkortasunaren bidez sumatzen da.Lan honen arte-ezaugarri nagusia kolore eta pintzelkada leunak dira,askotariko planoekin eta hitzik gabeko adierazpenarekin batera.